Hasi dira iristen Donostiako 57. Zinemaldian parte hartuko duten pelikuletako partaideak. Antzezle, zuzendari eta ekoizleak pasako dira alfonbra gorriaren gainetik; baina “Glamour” deitzen dioten hori, etorriko al da?
GAIAK: zinema
Gaur BECen 75 urteko kantari mitikoa zuzenean ikusteko azken aukera. Poeta eta mitoa zeruetatik jaitsiko da bere betiko kantuak eskaintzera.
Patrick Swayze hil da. Beste ezer baino gehiago, bere eskena bakar batzuk etorriko zaizkigu gogora.
Ohiko hiztegietan aurkitzen ez diren Iparraldeko hitzen glosarioa osatzeko eta zabaltzeko proposamena. Langintza erraza, merkea eta onuragarria.
Arenys de Munt-en gertatutakoari begira:
Independentzia,
aspaldiko amets,
aspaldiko amesgaizto.
Herriaren askapena,
herriaren zatiketa.
Independentzia,
Kulturaren biziraupenaren bermatzea,
berekoikeria.
Aurrerapausoa,
atzerapausoa.
Demokratikoa,
antikonstituzionala.
Esanak-esan…
Herriak du hitza.
Boterean daudenek nahi dutena esango dute, baina erabakia gurea da eta hori ezin digu inork ukatu. Aurrera Arenysen antzera herritarroi ahotsa eman nahi dieten galdeketa guztiak, izan ere, demokrazia herritarron partaidetzan oinarritzen baita eta oraindik, hau ez da inolaz ere jarraitzen.
Izan untsa.
Durangoko Berbaro euskara elkarteak hainbat ekitaldi antolatu du sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko. Gaztetxoei zuzendutako ekintza ugariez gainera, Plateruenak Terry Lee Hale eta Pettiren kontzertua eta Bikoteatroren Euskarazetamol antzezlana hartuko ditu, besteak beste. Baina urteurrena, ospakizunetarako ez ezik, etorkizunera begira elkarteak jorratu beharreko bidea zehazteko eta berrantolatzeko mugarri legez ere baliatuko dute.
GAIAK: Berbaro
1964an Henri Georges Clouzot “L’Enfer” (”Infernua”) filma errodatzen hasi zen, 26 urteko Romy Shneider izar nagusi zuela. Aurrekontu aparta zuen horretarako, baina errodaia bertan behera geratu eta galduta egon dira irudiok. Aurkitu egin dituzte, ordea, eta Romy Scheider sekula ez bezala ikusteko aukera dago orain.
GAIAK: Clouzot Romy Schneider zinea
Jokin Urain preso politikoari, beste zazpi urtez luzatu diote espetxe zigorra espetxean 23 urte daramatzanean. Praktikan biziarteko zigorra dakarren Espainiako Entzutegi Goreneko doktrina ezarri diote.
‘Ikusten’ det gauza bat, hasten dena ‘Z’ hizkiarekin. Eta amaitzen dena ‘A’ hizkiarekin. Ea norbaitek, artikulua irakurtzen amaitu baino lehen, asmatzen duen zer den ‘ikusten’ dudana.
GAIAK: Best Seller Dan Brown Euskal Herria gastronomia Gezurra ikusi ikusmena Suitza tintan txipiroiak
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: